sábado, 12 de enero de 2008

Ezker autonomo, errepublikar, federalista eta alternatibo baten alde… MAKROKOALIZIOARI EZ.

Horrenbeste esfortzu egin behar izan ditugu… ezkerrari urteak, mendeak, emakumeak, ametsak, gizonak, e.a. kostatu zaizkio eredu sozial kapitalistaren alternatiba kritiko moduan eraikitzea. Horrenbeste ideia sartu ditugu mendeetan zehar bizkarrera daramagun motxilan ezen ez dugu zilegizkoa ikusten beherapenetara jolastea eurekin.

Euskadin, Ezker Batuak Berdeak bezalako erakundea, ezkerreko erakundea dena eta ibilbide politiko ezkertiarra izan duena urteetan zehar ideia gorriz, berdez, morez, zuriz eta arrozez eraiki izan da. Hala ere, badira zenbait urte EAJ alderdi politikoarekin kudeaketa politikoan elkarrekin dabilena. Hasieran elkarketa taktikoa zen hori, gaur aliantza estrategikotzat dauka EBBak. Horren aurka gauden emakume eta gizonak asko gara, asko gara EAJren nazionalismo kontserbakorraren atzetik ibiltzearekin nazkatu garenak.

Hori dela eta EBBko afiliatu eta jarraitzaile batzuk QUO VADIS EBB…MAKROKOALIZIOARIK EZ Bloga irekitzen dugu. Honen bidez EBB azken boladan aurkezten ari duen EAJren jarraitasun sutsuari buruz iritzia emateko gonbidapena luzatu nahi dizuegu.

1 comentario:

Anónimo dijo...

pues muy bien